HomeEustateko 35. Urteurrena

Compartir facebook Compartir twitter

Eustaten ibilbidea 1986ko azaroaren 25ean hasi zen. 35 urte daramatzagu gure gizartearen aurrerabidearen alde lanean, kalitatezko estatistika ofizial erabilgarria garatuz, sortuz eta hedatuz Euskal AEko gizartearentzat.

Zalantzarik gabe, aldaketa nabarmenak gertatu dira gure eguneroko bizitzaren hainbat alderditan: aldaketak jokamolde eta ohituretan, aldaketa teknologikoak, ekonomikoak, lan-arlokoak, eta abar.

Aldaketa horiek gure ondoan izan dira urte hauetan guztietan, eta, hala, informazio-premia eta eskakizun berriei erantzuteko eta Euskadin sortutako egoeretara egokitzeko gaitasuna eduki behar izan dugu.

Eta hala egin dugu, ahalegin, dedikazio, zerbitzu publikorako bokazio eta Eustateko profesionalen lanari esker, baina informazioa ematen diguten pertsona guztien lankidetza garrantzitsu eta beharrezkoari esker ere izan da posible. Gure inkestei erantzuten dieten pertsonen laguntza gabe, bai familiatik bai arlo profesionaletik, ezinezkoa izango litzateke iritsi garen lekura iristea.

Horregatik, benetan eskertzen diegu lankidetza.

Datozen urteetako erronkak ez dira gutxiago konplexuak izango. Gure konpromisoa da identifikatzen gaituzten balioekin lan egiten jarraitzea, kalitatea kudeatzeko eta gure zerbitzuak eta produktuak etengabe hobetzeko eredu batekin, Euskal AEko gizarteak behar dituen informazio-premiei erantzunez, etengabe aldatuz, haiei aurrea hartuz, eta, horrela, erabakiak hartzeko eta pertsonen onurarako politika publikoak formulatzeko hain garrantzitsua den gure errealitatea ezagutzen laguntzea.

Orain arte bezala, ahalegin eta arreta berezia eskainiko diogu zeregin horri, erreferentziazko institutua izaten jarraitzeko herritarrentzat, administrazio publikoentzat, gizarte-eragileentzat eta ikertzaileentzat.

Mila esker


Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali