2025/11/10eko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. II/2025
Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotzek % 2,1 egin zuten gora 2025eko bigarren hiruhilekoan
Jaiotzen % 11,4an amek 40 urte edo gehiago zituzten
2025eko bigarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan 3.286 jaiotza izan ziren, Eustaten datuen arabera. Aurreko urteko aldi beraren aldean, % 2,1eko igoera izan da (68 jaiotza gehiago). Urteko hazkunde metatua % 2,3koa izan da.
Lurraldeen arabera, Bizkaian % 6,2ko hazkundea izan da, eta Araban eta Gipuzkoan jaiotzen kopurua % 1,5 eta % 1,6 jaitsi da, hurrenez hurren. Zehazki, Bizkaian 1.637 haur jaio ziren, Gipuzkoan 1.136 eta Araban 513.
Hilen arabera, jaiotze kopururik handiena ekainean izan zen, 1.121 (% 34,1), gero maiatzean, 1.102 (% 33,5), eta, azkenik, apirilean 1.063 haur jaio ziren (% 32,4).
Amaren adinaren arabera, 35-39 urteko amen taldea dago lehen postuan, jaiotzen % 33,9rekin. Ondoren, 30-34 urteko amen taldea dago, jaiotzen % 33,7rekin. Nabarmendu behar da, hiruhileko honetan, 25 eta 29 urte bitarteko amek izan zituztela jaiotako haurren % 13,4 —40 urte edo gehiago zituzten amen % 11,4ren gainetik—.
25 urte baino gutxiagoko emakume ezkongabeak % 9,8 izan ziren
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak jaiotza guztien % 50 izan ziren, 2024ko aldi berean erregistratutako % 50,1 baino zertxobait txikiagoa. Bizkaiak Euskal Autonomia Erkidegoak baino balio handiagoa izan zuen (% 51,7); Arabak eta Gipuzkoak, berriz, ehuneko txikiagoak izan zituzten, % 48,7 eta % 48,1, hurrenez hurren. Ama ezkongabeen artean, 25 urtetik beherako emakumeen proportzioa (% 9,8) ama guztiena baino handiagoa da.
Jaiotza-hurrenkerari erreparatuta, 2025eko bigarren hiruhilekoan jaiotako seme-alaben erdiak baino gehiago (1.667) lehenengo ondorengoak izan ziren —aurreko urtean baino ehuneko 1,3 puntu gehiago—. Bestalde, 1.175 jaiotza (% 35,8) bigarren seme-alabei dagozkie, eta 444 jaiotza hirugarren seme-alabei edo ondorengoei, guztien % 13,5.
Atzerriko nazionalitatea zuten amen jaiotzak % 25,3 izan ziren, 2024ko bigarren hiruhilekoan erregistratutako ehuneko bera
2025eko udaberriko hilabeteetan Euskal Autonomia Erkidegoan izandako jaiotzen % 25,3an amak atzerriko nazionalitatea zuen, 2024ko bigarren hiruhilekoan erregistratutako ehuneko bera. Lurralde historikoen arabera, ehuneko hori % 32,5ekoa izan zen Araban, % 24,4koa Bizkaian eta % 23,2koa Gipuzkoan.
Live births in the Basque Country by historical territory of residence, sex, age, marital status and nationality of the mother, order and month of birth (1). 2025/II
| |
Current quarter (II/2025) |
Previous quarter (I/2025) |
Same quarter as the previous year (II/2024) |
| |
NO. |
% |
NO. |
% |
Increase |
NO. |
% |
Increase |
| Basque Country |
3,286 |
100.0 |
3,264 |
100.0 |
0.7 |
3,218 |
100.0 |
2.1 |
| Araba / Álava |
513 |
15.6 |
534 |
16.4 |
-3.9 |
521 |
16.2 |
-1.5 |
| Bizkaia |
1,637 |
49.8 |
1,628 |
49.9 |
0.6 |
1,542 |
47.9 |
6.2 |
| Gipuzkoa |
1,136 |
34.6 |
1,102 |
33.8 |
3.1 |
1,155 |
35.9 |
-1.6 |
| |
| Sex |
|
|
|
|
|
|
|
|
| Boys |
1,651 |
50.2 |
1,652 |
50.6 |
-0.1 |
1,643 |
51.1 |
0.5 |
| Girls |
1,635 |
49.8 |
1,612 |
49.4 |
1.4 |
1,575 |
48.9 |
3.8 |
| |
| AGE OF THE MOTHER |
|
|
|
|
|
|
|
|
| ≤ 24 years |
209 |
6.4 |
220 |
6.7 |
-5.0 |
247 |
7.7 |
-15.4 |
| 25 - 29 years |
482 |
14.7 |
446 |
13.7 |
8.1 |
444 |
13.8 |
8.6 |
| 30 - 34 years |
1,107 |
33.7 |
1,113 |
34.1 |
-0.5 |
1,112 |
34.6 |
-0.4 |
| 35 - 39 years |
1,113 |
33.9 |
1,108 |
33.9 |
0.5 |
1,073 |
33.3 |
3.7 |
| ≥ 40 years |
375 |
11.4 |
377 |
11.6 |
-0.5 |
342 |
10.6 |
9.6 |
| |
| Marital status of the mother |
|
|
|
|
|
|
|
|
| Married |
1,644 |
50.0 |
1,590 |
48.7 |
3.4 |
1,606 |
49.9 |
2.4 |
| Not married |
1,642 |
50.0 |
1,674 |
51.3 |
-1.9 |
1,612 |
50.1 |
1.9 |
| |
| Nationality of the mother |
|
|
|
|
|
|
|
|
| Spanish |
2,456 |
74.7 |
2,396 |
73.4 |
2.5 |
2,404 |
74.7 |
2.2 |
| Foreign |
830 |
25.3 |
868 |
26.6 |
-4.4 |
814 |
25.3 |
2.0 |
| |
| The country where the mother was born |
|
|
|
|
|
|
|
|
| Spain |
2,167 |
65.9 |
2,116 |
64.8 |
2.4 |
2,172 |
67.5 |
-0.2 |
| Other |
1,119 |
34.1 |
1,148 |
35.2 |
-2.5 |
1,046 |
32.5 |
7.0 |
| |
| Order of birth |
|
|
|
|
|
|
|
|
| First |
1,667 |
50.7 |
1,644 |
50.4 |
1.4 |
1,591 |
49.4 |
4.8 |
| Second |
1,175 |
35.8 |
1,153 |
35.3 |
1.9 |
1,190 |
37.0 |
-1.3 |
| Third or more |
444 |
13.5 |
467 |
14.3 |
-4.9 |
437 |
13.6 |
1.6 |
| |
| Month of birth |
|
|
|
|
|
|
|
|
| April |
1,063 |
32.4 |
|
|
|
1,022 |
31.8 |
4.0 |
| May |
1,102 |
33.5 |
|
|
|
1,122 |
34.9 |
-1.8 |
| June |
1,121 |
34.1 |
|
|
|
1,074 |
33.4 |
4.4 |
(1)The data for the current quarter is provisional. The variations are over the current quarter
Date November 10, 2025
Source: Eustat Birth statistics
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62